2010/12/16

Telebistako erreportaiak

Telebistako erreportaia notizia garatua da. Telebistako albisteak baino gehiago iraun dezake eta hainbat osagai topa daitezke erreportaietan: datuak, inkestak, lekukotasunak, prentsaurrekoak, infogramak... Gertakariak kontatzeko askatasun handiena ematen duen informazio generoa da, norberaren estiloa eta trataera desberdinak onartuak dituena.

Txileko TVN katean GNU/Linux sistema operatiboari buruzko erreportaia bat eman zuten. Hasieran, aurkezleak gaia aurkeztu ostean, 'Conexión Social' delako programako aditu baten hitzak entzun ziren. "Eboluzio digitalaren pausoak dira" adierazi zuen Eric Báez-ek.
Bestetik, off ahotsean aditu baten hitzak antzeman zitezkeen, hainbat irudik edo infografiek gaia azaltzen zuten bitartean. Hainbat datu eman zituen off ahotsak mometu horretan sinesgarritasuna handituz.
Ondoren, Ítalo Villanueva IBM Txileko product managerrak ere bere iritzia ematen du, eta honek fidagarriago egiten du gaia, Carlos Muñoz Latinoamerikako Linux Center-eko gerente orokorrak bezala.
Hona hemen erreportaia YouTube kanaletik hartuta:



Orain, 2008ko urtarrilaren 6an ETBk emititutako erreportaia bat komentatuko dut, gazteen ingurukoa; ikasketak bukatu eta lan mundura sartzeko aukerak ikusiz. Gertakariaren protagonista batzuen deklarazioak azaltzen dira. Tartean, kazetariaren hitzak agertzen dira testuingurua azalduz. Gainera, irakasleen adierazpenak ere azaltzen dira.
Hala ere, nire ustez, datu objektibo gehiago falta dira. Gaia gainetik aipatzen da, eta erreportaia honek arreta irabazteko datu geihago behar ditu. Hemen uzten dut bideoa:



Orain arte erreportaia laburren adibideak ikusi ditugu, baina honako honetan erreportaia luzeari buruz arituko naiz. Erreportaia honen iraupena 58 minutukoa da, eta zati bat besterik ez dut komentatuko bertan agertzen den baliabideei buruz. ETB1ek Berria egunkariari buruz emititu zuen informazio generoa da, 2003ko uda hasieran, hots, Berria kalera atera zutenekoa hain zuzen.
Besteetan bezala, honetan ere datuak ematen ditu, baina zehaztuagoak ematen ditu. Euskal Herriko hainbat pertsonaia publiko agertzen dira, eta horrek arreta asko pizten du ikusenleengan. Hauek guztiek haien deklarazioak ematen dituzte, baita egunkaria martxan jartzeko pertsonek ere.
Erreportaia hemen:

 

Telebistako notizien aurkezpena


Goian jarritako bideoa Onion News Network (ONN) kateko teleberria da, ergelkeria handiko albisteekin eginda dagoena bere izenburuak adierazten duen bezala.

Hasiera ondo hasi egiten da, edozein teleberriren moduan. Hau da, aurkezlea pantailan azaldu baino lehen hasierako efektu tipiko bat agertzen da, kasu honetan teleberria aurkezteko, programaren izena eta musikarekin, albisteentzako bat egoki aukeratuz. Nire ustez, musika eta efektuak ondo daude.

Ondoren, aurkezlea agertzen da, haiek lehentasunezko notizia bati buruz hitz egiten. Kasu honetan, albistea hartz bat Woodacre auzoan galduta dagoena da. Honaino gauzak ondo doaz, bat batean emakume bat hitz egiten azaldu baino lehen, baina ezer entzun barik, aurkezlea oraindik notizia deskribatzen baitago. Gero, emakume horren testimonioak ondo entzuten dira, baita beste auzolagun batek eginikoak ere.

Bestetik, aurkezleak berriro ere timoia eskuekin hartzen du kazetari bati hitza pasatzeko. Hemen ere aurrekoan gertatutako ia akats bera suertatzen da. Izan ere, aurkezlea oraindik erreportariari hitza eman baino lehen, kazetariaren irudia agertzen da, eta jarraian, pantaila zatitu egiten dute aurkezlearen eta erreportariaren aurpegiekin. Gero, grafiko bat azaltzen da (oraindik ere kaleko kazetariak ez du hitzik egin), eta hemen hitza hartzen du berak, hartzaren irudi batzuk eskainiz. Beraz, off ahotsean ari da kazetaria. Nire iritziz, off ahotsa ondo dago, izan ere momentuan agertzen diren irudien azalpena emateko aukera ematen du.

Geroago, lehenengo kasuaren antzera, hurrengo plano batean azaldu behar den pertsona agertzen da, bere momentua iritzi baino lehen. Pertsona hau gaiaz iaioa den bat da. Ondoren, aurkezlea berriro agertzen da, baina oso azkar kentzen dute adituaren irudia eta ez dute inolako efekturik jartzen presentatzailea agertu baino lehen. Honek hitz batzuk esan, eta kaleko jendearen hitzak jartzen dituzte pantailan, aurkezlea hitz egiten dagoen bitartean.

Erreportariarengana berriro joz, oso azkar jartzen dute bera hitz egiten; noski, presentatzailea oraindik hitz egiten dihardu. Hauek bai zuzeneko kontuak!

Seasons - The Collective


2008ko apirilean kaleratutako pelikula honek ordu bat irauten du, baina YouTube kanalean zati bat aurkitu dut eta hemen jarri dut zuek ikus dezazuen, eta gustatzen bazaizue dokumental osoa ikusteko.

"The Collective" mendietan ibiltzen den motorista taldea da, zinemagile eta argazkilariez osotuta. Orotara 3 pelikula egin dituzte: the Collective (2004), Roam (2006ko apirilean), eta Seasons (2008ko apirilean). Arriskuko kirolak egiten dituzte, eta ondorioz grabatu eta fotografiatu egiten dituzte.



2010/12/15

Planoak

Gorka Palazio irakasleak Yotube-ra igotako bi bideo komentatuko ditut jarraian. Telebistako planoei buruzkoak dira.

Lehenengo bideoan planoa zer den azaltzen du, hau da, ikusentzunezkoen oinarrizko unitatea dela hain zuzen. Grabatzeko botoiari eman eta gelditzeko botoia sakatu arte da planoa. Horretarako telefono mugikor bat erabiltzen du.

Bigarrenean, ostera, plano mota bat azaltzen du: xehetasun planoa. Hau da, objektu bat edo giza gorputzeko zati esanguratsu (momentu konkretu batean) bat nabarmentzea da. Ez da oso segituan egitea gomendatzen, ikusleak hori nekatzen baitu. Hala ere, egokia izan daiteke gauza bat agerian uzteko.


Lehenengo bideoa



Bigarren bideoa

Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia EHUn


Julian Isaias Rodriguez Diaz da bere izena, eta Venezuelako errepublika bolivianoaren enbaxadorea da Espainian. Independentziaren gaia jorratu zuen enbaxadoreak. Izan ere, Latinoamerikan lehendabiziko herrialdea izan zen independentzia aldarrikatzen.

Hitzaldia urriaren erdialdean eman zen, EHUko Leioako Campusean. Hasieran, Euskal Herriarekin izan duen harremana kontatu zuen modu alai batean, janariarekin hasiz. Gero, txikitan izan zuen musikako irakaslea euskalduna zela esan zuen, eta euskal lelo bat kontatzen ziola gogoratzen du, musika gehiago senti zezan, hizkuntza unibertsala delako.

Ondoren, Simon Bolivar-i buruz hitz egin zuen. Euskal deszendentzia zuela aipatu zuen, eta haiek, venezolanoek, miresmen handia diotela ere azaldu zuen.

Independentzia azaltzeko "historia irabazleek idazten dute" esan zien bertara hurbildu ziren 200 bat laguni, baina ondoren gaineratu zuen idatzitako hori gezurra dela, hau da, mendebaldekoek kontatu izan diguten historia ez dela benetako historia. Genozidio bat dela, alegia. Independentzia lortzeko erresistentzia egin beharra dago, haiek momentu batean egin zuten bezala.

Amaieran, arrazakeriari buruzko aipamen bat egin zuen Rodriguez Diaz enbaxadore jaunak, esanez zuriek bakarrik gobernatuko dutela mundua, hauek baitira historia idazten dutenak eta ez beltzak. Erreflekzio horrekin zera esan nahi zuen enbaxadoreak: zuriak historiaren irabazleak direla eta hauek sortzen dutela beren historia faltsua gainontzeko herritarrentzat.

Mikel Aiestaran, gerra berriemailea



Pasaden urrian, Mikel Aiestaran kazetariak Euskal Herriko Unibertsitateako Leioako Campusean hitzaldia eman zuen bere lanari buruz, guztiok dakigunez, gerra berriemaile gisa.

Bere burua aurkezteko kazetari simple bat dela esan zuen hitzaldiaren hasieran. "Kazetaritza munduan aurrera ateratzeko bide bakarra multimedian aritzea da", esan zuen Mikel Aiestaranek, eta bide horretan ia hedabide gehienetan lan egiten duela adierazi zuen; hori bai, lan talderik gabe.

Ondoren solasaldi txiki bat izan zuen bertokoekin zein den haien helburua kazetaritza munduan, nazioarteko politika interesatzen zaien, eta horrelako gaiak ikutuz. Gero, bere egoera azaldu zuen. 2005. urtetik freelance moduan lan egiten du, Vocento eta EiTB-rako, lau herrialdetan (Pakistan, Afganistan, Iran eta Irak).

Hitzaldiarekin jarraitzeko, powerpoint bat jarri zien bertara joan ziren guztiei. Berriemaile berezi bat zer den azaldu zuen, zer den freelance bat izatea, etab. Hitzaldian adierazi zuenez, "Berriemaile berezia korrespontzal batetik urrun dago", eta Aiestaranek lehenegoa egiten duela esan daiteke espezializazio gehiagorekin. Langile autonomoa da eta berak markatu egiten ditu bere mugak. Hori da freelance bat izatea, alegia. Hitzaldiaren bukaerarantz joz, berak egindako erreportaia batzuk erakutsi zituen. Eta, amaieran jada, erlijioari buruz hitz egin zuen, nola berak erlijio baten barruan dauden bide ezberdinei sektak deitzen dituen.

Atzerapenak vlogean (II. zatia)

Orain dela 2 hilabete ez dudala nire blog edo vlog hau eguneratzen, eta lauhilekoaren amaiera daorrela, hala egingo dut.

Egun hauetan argitaratuko ditudan sarrerak honako hauek izango dira:
   - Mikel Aiestaranen hitzaldia EHUko Leioako Campusean,
   - Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia EHUn,
   - planoak telebistan,
   - seasons bideoa,
   - 3. ariketa: Porfolioa,
   - telebistako notizien aurkezpena,
   - telebistako erreportaiak,
   - Keenan Cahill fenomenoa, eta
   - telebistako genero dialogikoak (Iñaki Perurenari elkarrizketa)

2010/10/29

Lehendabiziko podcasta

'Irrati eta Telebista Ekoizpenerako Sarrera'-n egin dugun edo egiten ari garen lehen lana irratsaio edo podcast bat da (RSS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia).

Eskolan bi taldetan banatu dugu podcast bakoitza, eta nire taldeari Iñaki Egañak idatzitako 'Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos' liburuarena egokitu zaio, gure aukeran. Guk, bertako hainbat albiste aukeratu ditugu eta irratsaioa prestatu dugu. Entzun nahi baduzu, sartu hemen azpian utziko dudan linkan.

Gorka Palazioren hitzaldia

Gure 'Irrati eta Telebistako Ekoizpenerako Sarrera' irakasleak, Gorka Palaziok, hitzaldia eman zuen urriaren 15ean Madrilen ospatu zen 'Expocampus 2010' kongresuan. Kongresuaren 8. edizio honetan sare sozialei eta e-learning-i buruzko jardunaldiak burutu ziren, eta Enrique Dans maisuak ere bere hitzaldia eman zuen.

Gorkaren ikasleok haren hitzaldia entzuteko bi bide aukeran izan genituen. Bata, Livestream-en bidez (http://www.livestream.com/palazio), eta bestea, Second Life-en bitartez, bere Californiako etxetik (http://slurl.com/secondlife/Tremolo/20/184). Nik hasieran Second Life aukeratu nuen, baina irudirik ez zen agertzen; beraz, Livestream-en irudia ikusi, eta Second Life-en hitzaldia entzun nuen.


Mintzaldiaz aritzeko, berandu hasi zela esan behar da. Goizeko 10:30etan gure irakaslearen hitzaldia hasiko zela suposatzen zen, baina ia ordu bateko atzerapena egon zen.
Bestalde, soinua ez zen hain ondo entzuten eta distortzioak zituela esango nuke. Gainera, hasierako irudiek ez zuten laguntzen Gorkak esaten zuenari atentzioa prestatzerako orduan. Hau da, lehendabizi Gorka bera ez zen ikusten enkuadrearen barruan, eta ikasleok esan behar izan genion kamera ondo jartzeko. Aurrerantzean, ondo ikusten zen.

Edukiari dagokionez, Gorkak 'Irakaskuntza 2.0'-ri buruz hitz egin zuen, gaurko irakaskuntzarena hain zuzen. Horrela, unibertsitateei buruz mintzatu zen, esanez hauetan Internet-en erabilera sustatu behar dela, eta beraz, ordenagailuak ere. Bestalde, sare sozialak ere aipatu zituen. Esan zuen gazteok denbora asko galtzen dugula horietan, eta Facebook eta Tuenti adierazi zituen ardatz gisa. Azkenik, z-byte-ak aipatu zituen Gorkak hitzaldian, baina egia esan, ez nuen ezer ulertu horri buruz.

Hitzaldia amaituta, galderak bagenituen galdetu zuen bai kongresuan bertan bai Internet bidez.

Atzerapenak blogean

Orain dela bi aste ez dudala bloga eguneratzen, baina bertan egon ez naizen denbora gaurkotuko dut gaur.

Lehendabizi egingo dudan sarrera Gorka Palazio irakasleak Madrilen egindako hitzaldiari buruzko komentario bat izango da. Ondoren, irakasle honentzako egin behar izan dugun lan bat aurkeztuko dizuet: podcast saio bat, Iñaki Egañaren 'Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos' izeneko liburuarena hain zuzen. Azkenik, gaurko egunean eskolan ikusi dugun Mikel Aiestaran kazetariaren bideo bat komentatuko dut, gerra berriemaileen gainean.

Besterik gabe, barkatu atzerapena.

2010/10/13

DESPIERTA: ENTREVISTA A CARLOS FERNÁNDEZ LIRIA LUCIDEZ Y SAB...

DESPIERTA: ENTREVISTA A CARLOS FERNÁNDEZ LIRIA LUCIDEZ Y SAB...

Aurreko esteka horretan klik eginez gero, klasean ikusitako bideo bat agertuko da.

Ikusentzunezko produktu hau bideo-kamera batekin grabatuta dagoela ematen du. Hori dela eta, soinua ez da oso egokia. Barne mikrofonoa erabili duela antzeman daiteke, hau da, bideo-kamerarena berarena, eta beraz, giroko soinua sartzen da, elkarrizketa astuna egiten delarik.

Elkarrizketa egiteko, foku bakarra erabili du elkarrizketatzaileak. Hortaz, itzalak ikusten dira bideoaren eskuinaldean. Nire ustez, beste bi foku gehiago erabili behar izango ziren: pertsonaiaren aurrealdean, eta bere ezkerraldean.

Elkarrizketan zehar zoom-a erabiltzen du, nire iritziz desegokia dena, ez baitu ezer deigarri esaten. Gainera, pertsonaia ez dago kamerara begira eta horrek desinteresa sortzen du ikusleongan. Hala ere, esaten dituen gauzak gehiago ulertzeko irudiak sartzen dira erditik, interesa berreskuratuz.

Bideoaren ia amaieran, telebistako irudi batzuk jarri eta gero, elkarrizketatuak mugimenduak egiten ditu eroso sentitzeko, trantsiziorik gabe. Nik, edizioan horietako hainbat jarriko nituen, edo momentu horretan esaten dagoenari buruko irudiak jarri bera ikusi barik.

Amaitzeko, bakarrik esan txarto igota dago bideoa internetera, ez baita irudi osoa ikusten.


2010/10/08

Gora Basauriko Jaiak!!!

Kaixo gentee!

Berriro urria, eta dakizuenez hilabete honetan San Fausto jaiak hasten dira Basaurin. 

'Herriko Taldeak' urtero jaiak prestatzen ditu, baina Basauriko Udalak azken urteotan aurrekontu gutxiago eman die jai-antolatzaileei, eta arazoak sortu dira horren inguruan.

Hori dela eta, 'Herriko Taldeak'-ek zerbait laranja eramatea proposatu du (zapiak, pelukak...), hasieran herrian egiten ziren jaiak modu batean eskatzeko, hau da, udalak diru gehiago ematea egiten diren ekitaldiak hobetzeko.

Aurten etortzen diren taldeen artean hauek ditugu:
9 larunbata: SEIREN (23:30)
11 astelehena: A PELO Y TU (23:00)
14 osteguna (jubilatuen eguna): MICKY (21:30)
15 ostirala: SIMCA + WE ARE STANDARD (22:30)
16 larunbata: ARIEL ROT (23:30)
*Kontzertu hauek guztiak Arizgoitiko Plazan izango dira.

Besterik gabe, basaurira etortzea gomendatzen dizuet, 'Herriko Taldeak' osatzen duten 15 kuadrileen artean 45000 litro zurrakapote baitituzte doan emateko (kuadrilla bakoitzak 3000 litro). 

Programa eta kuadrilla bakoitzaren lonjen kokapena (mapa) ikusteko egin klik hemen


Etorri Basauriko Jaietara!! Ez zarete damutuko!!
Ondo pasa!!

2010/09/24

San Migelgo Jaiak 2010


Irailaren 25etik urriaren 3ra bitartean Basauriko San Migel auzoko jaiak izango dira.

Lehenengo asteburuan "Soziedad Alkoholika" (SA) talde gasteiztarrak joko du (23:30), eta bigarrengoan, "Mojinos Escozíos"-ek (23:30).

Jaien programazio osoa ikusteko egin klik honako estekan: programa

Ondo pasa jaietan!

Esne Beltza - Eskuekin