2010/10/29

Gorka Palazioren hitzaldia

Gure 'Irrati eta Telebistako Ekoizpenerako Sarrera' irakasleak, Gorka Palaziok, hitzaldia eman zuen urriaren 15ean Madrilen ospatu zen 'Expocampus 2010' kongresuan. Kongresuaren 8. edizio honetan sare sozialei eta e-learning-i buruzko jardunaldiak burutu ziren, eta Enrique Dans maisuak ere bere hitzaldia eman zuen.

Gorkaren ikasleok haren hitzaldia entzuteko bi bide aukeran izan genituen. Bata, Livestream-en bidez (http://www.livestream.com/palazio), eta bestea, Second Life-en bitartez, bere Californiako etxetik (http://slurl.com/secondlife/Tremolo/20/184). Nik hasieran Second Life aukeratu nuen, baina irudirik ez zen agertzen; beraz, Livestream-en irudia ikusi, eta Second Life-en hitzaldia entzun nuen.


Mintzaldiaz aritzeko, berandu hasi zela esan behar da. Goizeko 10:30etan gure irakaslearen hitzaldia hasiko zela suposatzen zen, baina ia ordu bateko atzerapena egon zen.
Bestalde, soinua ez zen hain ondo entzuten eta distortzioak zituela esango nuke. Gainera, hasierako irudiek ez zuten laguntzen Gorkak esaten zuenari atentzioa prestatzerako orduan. Hau da, lehendabizi Gorka bera ez zen ikusten enkuadrearen barruan, eta ikasleok esan behar izan genion kamera ondo jartzeko. Aurrerantzean, ondo ikusten zen.

Edukiari dagokionez, Gorkak 'Irakaskuntza 2.0'-ri buruz hitz egin zuen, gaurko irakaskuntzarena hain zuzen. Horrela, unibertsitateei buruz mintzatu zen, esanez hauetan Internet-en erabilera sustatu behar dela, eta beraz, ordenagailuak ere. Bestalde, sare sozialak ere aipatu zituen. Esan zuen gazteok denbora asko galtzen dugula horietan, eta Facebook eta Tuenti adierazi zituen ardatz gisa. Azkenik, z-byte-ak aipatu zituen Gorkak hitzaldian, baina egia esan, ez nuen ezer ulertu horri buruz.

Hitzaldia amaituta, galderak bagenituen galdetu zuen bai kongresuan bertan bai Internet bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario