2010/10/29

Lehendabiziko podcasta

'Irrati eta Telebista Ekoizpenerako Sarrera'-n egin dugun edo egiten ari garen lehen lana irratsaio edo podcast bat da (RSS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia).

Eskolan bi taldetan banatu dugu podcast bakoitza, eta nire taldeari Iñaki Egañak idatzitako 'Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos' liburuarena egokitu zaio, gure aukeran. Guk, bertako hainbat albiste aukeratu ditugu eta irratsaioa prestatu dugu. Entzun nahi baduzu, sartu hemen azpian utziko dudan linkan.

Gorka Palazioren hitzaldia

Gure 'Irrati eta Telebistako Ekoizpenerako Sarrera' irakasleak, Gorka Palaziok, hitzaldia eman zuen urriaren 15ean Madrilen ospatu zen 'Expocampus 2010' kongresuan. Kongresuaren 8. edizio honetan sare sozialei eta e-learning-i buruzko jardunaldiak burutu ziren, eta Enrique Dans maisuak ere bere hitzaldia eman zuen.

Gorkaren ikasleok haren hitzaldia entzuteko bi bide aukeran izan genituen. Bata, Livestream-en bidez (http://www.livestream.com/palazio), eta bestea, Second Life-en bitartez, bere Californiako etxetik (http://slurl.com/secondlife/Tremolo/20/184). Nik hasieran Second Life aukeratu nuen, baina irudirik ez zen agertzen; beraz, Livestream-en irudia ikusi, eta Second Life-en hitzaldia entzun nuen.


Mintzaldiaz aritzeko, berandu hasi zela esan behar da. Goizeko 10:30etan gure irakaslearen hitzaldia hasiko zela suposatzen zen, baina ia ordu bateko atzerapena egon zen.
Bestalde, soinua ez zen hain ondo entzuten eta distortzioak zituela esango nuke. Gainera, hasierako irudiek ez zuten laguntzen Gorkak esaten zuenari atentzioa prestatzerako orduan. Hau da, lehendabizi Gorka bera ez zen ikusten enkuadrearen barruan, eta ikasleok esan behar izan genion kamera ondo jartzeko. Aurrerantzean, ondo ikusten zen.

Edukiari dagokionez, Gorkak 'Irakaskuntza 2.0'-ri buruz hitz egin zuen, gaurko irakaskuntzarena hain zuzen. Horrela, unibertsitateei buruz mintzatu zen, esanez hauetan Internet-en erabilera sustatu behar dela, eta beraz, ordenagailuak ere. Bestalde, sare sozialak ere aipatu zituen. Esan zuen gazteok denbora asko galtzen dugula horietan, eta Facebook eta Tuenti adierazi zituen ardatz gisa. Azkenik, z-byte-ak aipatu zituen Gorkak hitzaldian, baina egia esan, ez nuen ezer ulertu horri buruz.

Hitzaldia amaituta, galderak bagenituen galdetu zuen bai kongresuan bertan bai Internet bidez.

Atzerapenak blogean

Orain dela bi aste ez dudala bloga eguneratzen, baina bertan egon ez naizen denbora gaurkotuko dut gaur.

Lehendabizi egingo dudan sarrera Gorka Palazio irakasleak Madrilen egindako hitzaldiari buruzko komentario bat izango da. Ondoren, irakasle honentzako egin behar izan dugun lan bat aurkeztuko dizuet: podcast saio bat, Iñaki Egañaren 'Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos' izeneko liburuarena hain zuzen. Azkenik, gaurko egunean eskolan ikusi dugun Mikel Aiestaran kazetariaren bideo bat komentatuko dut, gerra berriemaileen gainean.

Besterik gabe, barkatu atzerapena.

2010/10/13

DESPIERTA: ENTREVISTA A CARLOS FERNÁNDEZ LIRIA LUCIDEZ Y SAB...

DESPIERTA: ENTREVISTA A CARLOS FERNÁNDEZ LIRIA LUCIDEZ Y SAB...

Aurreko esteka horretan klik eginez gero, klasean ikusitako bideo bat agertuko da.

Ikusentzunezko produktu hau bideo-kamera batekin grabatuta dagoela ematen du. Hori dela eta, soinua ez da oso egokia. Barne mikrofonoa erabili duela antzeman daiteke, hau da, bideo-kamerarena berarena, eta beraz, giroko soinua sartzen da, elkarrizketa astuna egiten delarik.

Elkarrizketa egiteko, foku bakarra erabili du elkarrizketatzaileak. Hortaz, itzalak ikusten dira bideoaren eskuinaldean. Nire ustez, beste bi foku gehiago erabili behar izango ziren: pertsonaiaren aurrealdean, eta bere ezkerraldean.

Elkarrizketan zehar zoom-a erabiltzen du, nire iritziz desegokia dena, ez baitu ezer deigarri esaten. Gainera, pertsonaia ez dago kamerara begira eta horrek desinteresa sortzen du ikusleongan. Hala ere, esaten dituen gauzak gehiago ulertzeko irudiak sartzen dira erditik, interesa berreskuratuz.

Bideoaren ia amaieran, telebistako irudi batzuk jarri eta gero, elkarrizketatuak mugimenduak egiten ditu eroso sentitzeko, trantsiziorik gabe. Nik, edizioan horietako hainbat jarriko nituen, edo momentu horretan esaten dagoenari buruko irudiak jarri bera ikusi barik.

Amaitzeko, bakarrik esan txarto igota dago bideoa internetera, ez baita irudi osoa ikusten.


2010/10/08

Gora Basauriko Jaiak!!!

Kaixo gentee!

Berriro urria, eta dakizuenez hilabete honetan San Fausto jaiak hasten dira Basaurin. 

'Herriko Taldeak' urtero jaiak prestatzen ditu, baina Basauriko Udalak azken urteotan aurrekontu gutxiago eman die jai-antolatzaileei, eta arazoak sortu dira horren inguruan.

Hori dela eta, 'Herriko Taldeak'-ek zerbait laranja eramatea proposatu du (zapiak, pelukak...), hasieran herrian egiten ziren jaiak modu batean eskatzeko, hau da, udalak diru gehiago ematea egiten diren ekitaldiak hobetzeko.

Aurten etortzen diren taldeen artean hauek ditugu:
9 larunbata: SEIREN (23:30)
11 astelehena: A PELO Y TU (23:00)
14 osteguna (jubilatuen eguna): MICKY (21:30)
15 ostirala: SIMCA + WE ARE STANDARD (22:30)
16 larunbata: ARIEL ROT (23:30)
*Kontzertu hauek guztiak Arizgoitiko Plazan izango dira.

Besterik gabe, basaurira etortzea gomendatzen dizuet, 'Herriko Taldeak' osatzen duten 15 kuadrileen artean 45000 litro zurrakapote baitituzte doan emateko (kuadrilla bakoitzak 3000 litro). 

Programa eta kuadrilla bakoitzaren lonjen kokapena (mapa) ikusteko egin klik hemen


Etorri Basauriko Jaietara!! Ez zarete damutuko!!
Ondo pasa!!