2010/12/16

Telebistako erreportaiak

Telebistako erreportaia notizia garatua da. Telebistako albisteak baino gehiago iraun dezake eta hainbat osagai topa daitezke erreportaietan: datuak, inkestak, lekukotasunak, prentsaurrekoak, infogramak... Gertakariak kontatzeko askatasun handiena ematen duen informazio generoa da, norberaren estiloa eta trataera desberdinak onartuak dituena.

Txileko TVN katean GNU/Linux sistema operatiboari buruzko erreportaia bat eman zuten. Hasieran, aurkezleak gaia aurkeztu ostean, 'Conexión Social' delako programako aditu baten hitzak entzun ziren. "Eboluzio digitalaren pausoak dira" adierazi zuen Eric Báez-ek.
Bestetik, off ahotsean aditu baten hitzak antzeman zitezkeen, hainbat irudik edo infografiek gaia azaltzen zuten bitartean. Hainbat datu eman zituen off ahotsak mometu horretan sinesgarritasuna handituz.
Ondoren, Ítalo Villanueva IBM Txileko product managerrak ere bere iritzia ematen du, eta honek fidagarriago egiten du gaia, Carlos Muñoz Latinoamerikako Linux Center-eko gerente orokorrak bezala.
Hona hemen erreportaia YouTube kanaletik hartuta:



Orain, 2008ko urtarrilaren 6an ETBk emititutako erreportaia bat komentatuko dut, gazteen ingurukoa; ikasketak bukatu eta lan mundura sartzeko aukerak ikusiz. Gertakariaren protagonista batzuen deklarazioak azaltzen dira. Tartean, kazetariaren hitzak agertzen dira testuingurua azalduz. Gainera, irakasleen adierazpenak ere azaltzen dira.
Hala ere, nire ustez, datu objektibo gehiago falta dira. Gaia gainetik aipatzen da, eta erreportaia honek arreta irabazteko datu geihago behar ditu. Hemen uzten dut bideoa:



Orain arte erreportaia laburren adibideak ikusi ditugu, baina honako honetan erreportaia luzeari buruz arituko naiz. Erreportaia honen iraupena 58 minutukoa da, eta zati bat besterik ez dut komentatuko bertan agertzen den baliabideei buruz. ETB1ek Berria egunkariari buruz emititu zuen informazio generoa da, 2003ko uda hasieran, hots, Berria kalera atera zutenekoa hain zuzen.
Besteetan bezala, honetan ere datuak ematen ditu, baina zehaztuagoak ematen ditu. Euskal Herriko hainbat pertsonaia publiko agertzen dira, eta horrek arreta asko pizten du ikusenleengan. Hauek guztiek haien deklarazioak ematen dituzte, baita egunkaria martxan jartzeko pertsonek ere.
Erreportaia hemen:

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario