2010/12/15

Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia EHUn


Julian Isaias Rodriguez Diaz da bere izena, eta Venezuelako errepublika bolivianoaren enbaxadorea da Espainian. Independentziaren gaia jorratu zuen enbaxadoreak. Izan ere, Latinoamerikan lehendabiziko herrialdea izan zen independentzia aldarrikatzen.

Hitzaldia urriaren erdialdean eman zen, EHUko Leioako Campusean. Hasieran, Euskal Herriarekin izan duen harremana kontatu zuen modu alai batean, janariarekin hasiz. Gero, txikitan izan zuen musikako irakaslea euskalduna zela esan zuen, eta euskal lelo bat kontatzen ziola gogoratzen du, musika gehiago senti zezan, hizkuntza unibertsala delako.

Ondoren, Simon Bolivar-i buruz hitz egin zuen. Euskal deszendentzia zuela aipatu zuen, eta haiek, venezolanoek, miresmen handia diotela ere azaldu zuen.

Independentzia azaltzeko "historia irabazleek idazten dute" esan zien bertara hurbildu ziren 200 bat laguni, baina ondoren gaineratu zuen idatzitako hori gezurra dela, hau da, mendebaldekoek kontatu izan diguten historia ez dela benetako historia. Genozidio bat dela, alegia. Independentzia lortzeko erresistentzia egin beharra dago, haiek momentu batean egin zuten bezala.

Amaieran, arrazakeriari buruzko aipamen bat egin zuen Rodriguez Diaz enbaxadore jaunak, esanez zuriek bakarrik gobernatuko dutela mundua, hauek baitira historia idazten dutenak eta ez beltzak. Erreflekzio horrekin zera esan nahi zuen enbaxadoreak: zuriak historiaren irabazleak direla eta hauek sortzen dutela beren historia faltsua gainontzeko herritarrentzat.

1 comentario: