2011/01/20

Gonzalo Martin EHUn

Gonzalo Martin ikusentzunezko industria berrian iaioa da. Horregatik, pasaden abenduan Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) etorri zen, hain zuzen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera, hitzaldi bat ematera, web 2.0 fenomenoari buruz hitz egitera (Web TV).

Konferentzian esan zuenez, Internet-ek bide zabal bat eskeintzen digu komunikazioaren alorrean. Horrela, komunikazioa eskasa edo oparoa izan daitekeela esan zuen. Oparoaren aldean Internetek dituen abantailak azaldu zituen, eta beste aldean, eskasian, berriz, egunkari batek ezin dituela nahi adina orrialde inprimatu esan zuen. Gainera, Internet hain zabala den hedabidea izanik eta informazio asko tartean egonik, ez dago filtrorik.

Hori dela eta, eskaintza handitu egiten da, eta bakoitzak nahi duena edozein momentutan ikus dezake. Baina, Gonzalo Martinen iritziz abantaila hori kaltegarria izan daiteke hedabide analogikoentzako (gaur egun egunkariei bakarrik). Horregatik, bere aukera bakarra Web TV dela esan zuen, etorkizuneko hedabiderik garrantzitsuena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario