2011/01/20

Gonzalo Martin EHUn

Gonzalo Martin ikusentzunezko industria berrian iaioa da. Horregatik, pasaden abenduan Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) etorri zen, hain zuzen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera, hitzaldi bat ematera, web 2.0 fenomenoari buruz hitz egitera (Web TV).

Konferentzian esan zuenez, Internet-ek bide zabal bat eskeintzen digu komunikazioaren alorrean. Horrela, komunikazioa eskasa edo oparoa izan daitekeela esan zuen. Oparoaren aldean Internetek dituen abantailak azaldu zituen, eta beste aldean, eskasian, berriz, egunkari batek ezin dituela nahi adina orrialde inprimatu esan zuen. Gainera, Internet hain zabala den hedabidea izanik eta informazio asko tartean egonik, ez dago filtrorik.

Hori dela eta, eskaintza handitu egiten da, eta bakoitzak nahi duena edozein momentutan ikus dezake. Baina, Gonzalo Martinen iritziz abantaila hori kaltegarria izan daiteke hedabide analogikoentzako (gaur egun egunkariei bakarrik). Horregatik, bere aukera bakarra Web TV dela esan zuen, etorkizuneko hedabiderik garrantzitsuena.

Irratian eta Telebistan informazio iturriak urri

Hala da, bai. Tituluak dioen moduan, irrati eta telebistan iturriak urriak dira. Izan ere, testuak esaten duen bezala, albistegietan informazio-pieza bakoitzeko 0,71 iturri erabiltzen dituzte. Gainera, iturri horietatik gehienak informazioarekin loturarik ez dute. Hau da, egiaztatu gabeko iturriak dira. Bestetik, %70a iturri ofizialak dira, eta prentsan, ostera, ez da %40ra ere iristen.

Ikasturteko Podcast urhentuak/bukatuak

Kazetaritza lizentziaturako 31.taldearen podcast oso eta bukatuen estekak jarriko dizkizuet jarraian, entzun ditzazuen. Gozatu!

Telebistako genero dialogikoak


Goian jarritako bideoa Iñaki Perurenari eginiko elkarrizketa da. Hala ere, elkarrizketa denik ez da esan behar. Izan ere, harrijasotzaileak bakarrik hitz egiten duela esan daiteke, kazetari izenaz definitzen den pertsonari etengabe moztuz.

Eztabaida moduko bat sortzen da bien artean, elkarrizketatua Nafarroan bizi den arren euskaldun sentitzen delako esaten baitu, elkarrizketatzailearen galderari erantzunez. Horrela, Perurenak historia klase batzuk ematen dizkio "kazetariari". Harrijasotzaileak argudio sendoak ematen hasten da, esanez denbora batean euskalduna izatea nafarra izatea zela Nafarroako erreinua zegoenean.

Ondoren, elkarrizketatzaileak Perurenak arestian esandakoan nahi duena ulertzen du. Horregatik, harrijasotzailea haserretzen hasten da, eta barregarri uzten du elkarrizketatzailea, gure herriaren historia ez baitaki. Lotsagarria da benetan!

Denbora aurrera joan ahala, testuinguruarekin bat ez datorren gai bat ateratzen du elkarrizketatzaileak: Euskal Selekzioa edo Euskal Herriko Selekzioa gaiari buruzkoa. Honi buruz galdetu egiten dio, esaten diolako Perurenari pertsona azkar bat dela, eta beste behin, Perurenak lotsagarri uzten du Manu delakoa, aipatuz ea pertsona azkarra den aurreko historiari buruz jakinmina izateagatik. Hori dela eta, elkarrizketatzaileak ez du hitzik egiten, ez dakielako zer erantzun horri.

Mundu mailan arrakasta lortu duen gaztea

Jarraian ikusiko duzun bideoa Keenan Cahill 15 urteko mutil amerikarraren da. Chicago-ko mutil hau Interneteko erregetxoa bihurtu da lip-syncing modalitatean (abeslari famatu bat imitatzea webcam-aren aurrean). YouTube-n jada 143.242.683 ikusialdi lortu ditu.

C4LPT Zerrenda (Jane Hart)